Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Hezkuntzarako teknologia

edur_xobri @ 12:44

   Hezkuntzaren munduan tekonologiak gero eta garrantzi edo eremu gehiago lortzen ari dela gaur egungo errealitatea da.

   Batzuk, sistema tradizionalaren aldekoak, errealitate honen aurka jartzen dira, eta ohiko sistemarekin, hau da, testu liburuekin etab. irakasten jarraitzea aldarrikatzen dute.

                                       

   Bertze batzuk, aldiz, eta ni horien artean, sistema berrien erabileraren aldekoak gara. Nere ustez, ordenagailu baten erabilerak ate aunitz erekitzen ditu klase batean, izan ere, erreztasun aunitz eskeintzen ditu: arras laister bilatzen ahal den informazio aunitz dago, informazio hori bakoitzak nahi duen modura moldeatzea arras errexa da, eta azkenik, informazio guzi hori gordetzeko usb bat besterik ez da behar, geroago berriz erabili ahal izateko.

   Gainera, liburuez gain bestelako tresnak edukitzea, arras motibazio ona izan daiteke ikaslearentzat, ez delakoz egongo denbora guzian liburua eskutan duela irakurtzen, baizik eta, bideoak, argazkiak etab. ikusiko ditu.

   Bukatzeko, aitortu behar dut ikasleak klasean ordenagailu bat erabiltzeak bere "arriskuak" dauzkala, izan ere, ez da zaila ikaslea despistatzea, joku batean jolasten hastea etab. Baina, nere ustez hori hasieran besterik ez da gertatuko. Behin ordenagailuak klaseko bertze tresna normaltzat kontsideratuak egotekin, ikasleak ikasteko tresna bezala besterik ez du ikusiko, eta ez du bertzelako gauzetan denbora galduko.

        

                      

   Hemen, gaiarekin zerikusia duten eta interesgarriak izan daitezken zenbait esteka jartzen ditut:

1) Teknologia hezkuntzan: http://www.youtube.com/watch?v=5tlJafUeTU4

2) Tekonologia berriak gaur egungo hezkuntzan: http://www.ueu.org/courses/one?id=507&scope=public

3) Teknologia berrien erabilera haur hezkuntzan: http://www.youtube.com/watch?v=7JG7Hvc_i18

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>